inprimatu
Jaun goikoaren...
Izenburua:
Jaun goikoaren...
Sinadura:
Itxaro Borda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1992
Argitalpenaren urtea:
Alea:
20.zk.
Orrialdea:
9

Jaun goikoaren...

 

Itxaro Borda

 

 Jaun goikoaren

 telefono zenbakia

 agendatik

 kendu dut.

 

 hamabost urtez

 dragatu nau

 eta

 igandero

 oheratzeko orduan

 erraten zidan

 beti

 buruan min zuela.

 

 rendevuetara

 berant heltzen nintzelarik

 barkamendu

 eskatu behar nion

 belauniko.

 

 sotanez jantzi

 zaindariek

 nere urrats

 klandestinoenak

 kontrolatzen

 zituzten,

 ur benedikatuz

 kargatu pistolak

 esku kurutzatuetan.

 salatariak.

 

 gainera

 fandangoa dantzatzea

 ez zitzaion gustatzen.

 rock kontzertuak ere ez.

 

 horregetik

 Jaun goikoaren

 telefono zenbakia

 agendatik

 kendu dut.

 


inprimatu