inprimatu
Gure heriotz agiria firmatuko dute...
Izenburua:
Gure heriotz agiria firmatuko dute...
Sinadura:
Itxaro Borda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
24

Gure heriotz agiria firmatuko dute...

 

Itxaro borda

 

 gure heriotz agiria firmatuko dute

 piramida uhargiak eraikitzen dituzten

 iparreko herrestari malgoek jainkoki 

 faltsuen manamenduak errespetatzeko

 giza eskubideak hautsetan haizetan

 behin betiko pro patriae ohoratzeko

 

 gure heriotz agiria firmatuko dute

 ahageren denbora ederrak ospatuko

 diren bitartean kartzela hotzetako

 hormetarik ixuriko den odol mutuak

 nola haziko ditu haritzen erro antzu

 eta irautearen bortxaz eihartuak?

 

 gure heriotz agiria firmatuko dute

 gero opera erraldoietan mesprezioa

 polifonian kantatuko dukete alaiki

 ustez guti pagatuak diren sopranoek

 patriaren desgostuak urratuko gaitu

 

 eta gosea nekez lasaituko da

 eta gosea nekez lasaituko da

 eta gosea nekez lasaituko da

 


inprimatu