inprimatu
Zati poetikoak
Izenburua:
Zati poetikoak
Sinadura:
Jabra Ibrahim Jabra
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Jabra Ibrahim Jabra

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
26

Zati poetikoak

 

Jabra Ibrahim Jabra

 

 I

 

 Mahasti artean, arpegia tragedia bezain zuri

 Fantomea ilargipean lerratu da.

 Abar hostodun, bere eskuek hormak igotzen dituzte,

 Bideruntz dabiltza, huts beltzak ixiltasun dagien

 Etxeraino handitzen dira.

 Argizeituan saiatzen denaren amodiotik

 Deusik ez du begiratzen, ez denborak; ez heriotzak.

 Haizearen eta malkoen kantua

 Abesten duenaren ahotik.

 E naiz ni negarrez; Lurra da.

 

 IV

 

 Nola haizea bere indarrean, hala

 Ondarkinetan xixtuka nabil,

 Arboletan, harrietan,

 Basamortutu karrikak zeharkatzen ditut,

 Begi ainitzak diren leihoak dituzten etxeen ondotik.

 Nola haizeak, eurigauean, lur erreetarik eta arrats

 Agorretarik landa, hala nere amodioaren borroka

 Osoaz oihu degit.

 Lantzurda makilekin

 Arbolak, ondarkinak, karrikak

 Tolestatzen ditut.

 

 Hemen nago heriotz, hemen nago.

 Har ezazu begitartean ematen dudan kolpe hau.

 Nik, soldado langileenetan langileenak!

 Nere oinetan, zure gizonak xinaurri dira.

 

 Eztarriko suaz haurrak beldurtzen dituzu,

 Birjinen zain dauden zure haginez

 Hiri honen piztia zara.

 Baina ni,

 Ni haizeak nakarrena,

 Zure hezur lehorren aurka

 Etorri naiz, ehun ezpata baturen gisara,

 Eguzki aldera deiadarka,

 Nere papoan mila maitasunen

 Mila irriren ekarle.

 


inprimatu