inprimatu
Itsasora itzultzea
Izenburua:
Itsasora itzultzea
Sinadura:
Fadwa Touqan
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Fadwa Touqan

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
26

Itsasora itzultzea

 

Fadwa Touqan

 

 Ametsak amesten diren ugarte

 Utz gaitzazu joatera.

 Zure deietarik aska gaitzazu

 Mirari disdiratsu,

 Argi harri hain uhargi,

 Xederretan harrapatu gaituzte

 Eta mortura aurdiki.

 Ametsak amesten diren ugarte zoro

 Galdu gaituzu.

 

 Zure itzal freskoa agertu zitzaigunean

 Lurra! oihukatu genuen.

 Hona pausurako gomita eta

 Gure urratsen saria.

 Hemen duin eta salbo sartzen gara.

 Hemen gure zama uzten dugu,

 Eta hainbeste urteren xangrina.

 Erran genuen: hemen gure arimak ahantziko du.

 Erran genuen, genion...

 Gure esperantzapean jotzen zuen larreen orlegiak.

 Jauna! Zein eder den itxaropena

 Lagunik gabe gauean

 Bideetan zehar herrestan dabiltzanentzat.

 Erran genuen, genion...

 Ai enganio handia! Ilusio erraldoia!

 Burnia zuregana botatu genuenean

 Amets egiten genuen.

 

 Lehenik, gure biziko urrats galduak bildu ditugu.

 Bihientzat, amodioaren hildoak udalatu ditugu.

 Desirak, maitasun urdinak, nostalgiak

 Landatu ditugu.

 Baina hazia gatzean ehortzia genuen.

 Tronpatu ginen, aditzen?

 Lurraren errai lehorretara

 Bidali genuen hazia.

 Ametsak dauden ugarte

 Gure bizitzaz

 Eta gure nahikunde debaldetaz asetzeari uko egiozu.

 Zure oparotasuna, uraren eta itzalaren

 Bihurguneak besteentzat atxik zkitzu.

 Jadanik bizkarrez gagozkitzu.

 Gure bihotzetan esperantza agortu da.

 

 Kolore erodun leihor: adios!

 Berriro ere gure untzia haizearen esku dago.

 Harekin eratze eta galtze ekarriko dugu

 -o eratze, o galtze-

 Hondorik gabeko itsas oihukarian.

 Gure biziak eskainiko ditugu,

 Holokostean itsasoari, gure biziak

 Eta azken guduka hau.

 Hor dira sustraituko gure eramenak, gure destinuak.

 Elkar borrokatzeko.

 Hor, papoaren sekretuan, urgulua eta

 Zauriak nahasiko ditugu.

 


inprimatu