inprimatu
Urbasan basurderik ez dago
Izenburua:
Urbasan basurderik ez dago
Sinadura:
Itxaro Borda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
36-37

Urbasan basurderik eztago

 

Itxaro Borda

 

 1.

 

 Walkmana belarri gianean

 maxima soinu

 minima kulpa

 no hay jabalis en urbasa

 orain

 etor dedila hiltzalea

 bere urratsak ez ditut entzungo...

 

 2.

 

 Zoriontsuak zuek

 herrian bizi

 zaretenak oro

 euri ttantta sukratuetan

 urtzen baitzaizue

 malko mikatzen musika.

 

 Zoriontsuak zuek

 dena dela posible

 sinesten duzuenak

 kartzela mehatxuak

 mendeku mutuak

 humilazioak

 burua makurtuz jasaiten

 dakizuenak.

 

 Zoriontsuak zuek

 atxik

 azkar...

 

 3.

 

 Ainaren irria falta zait.

 baldin ez banaiz

 etxe aintzineko hari elektrikoen

 zalantzan

 hegoruntz hegaldatzeko prest diren

 ainara goxoei

 lehen bait lehen hurbiltzen

 nere burua

 metroaren erroten azpira botatuko dut

 nere burua.

 

 irria falta zait.

 

 4.

 

 joan

 badakigu noiz joaiten garen

 itzuli

 hori sekula ez jakin.

 

 5.

 

 Hemen

 uste dute bakarrik

 gertakari litzatekeela

 sobietar armadaren inbazioa

 edo

 lankitarren kolera larria

 golko persikoan.

 

 6.

 

 Oilo larrua...

 

 7.

 

 Urradura erraldoitik

 emeki emeki

 erortzen da

 mina

 nostalgia hurbilaren

 likido malgo

 zitala.

 

 beldur naiz.

 

 auzterlitzeko kaiertzeak

 herrien putrefakzio usain

 zizkolatsua dauka.

 

 beldur naiz.

 

 8.

 

 Irratia piztu

 vaste operation policial en pays basque

 59 arrestations

 denak terroristak.

 

 egunkaria ireki

 la traque aux basques

 I'un des chefs présumés de...

 denak terroristak.

 

 setio egoera

 goizeko seiretarik aintzina.

 

 lanera noa

 Hertzainak taldearen

 azkena entzunez.

 

 hau dena aldatu nahi nuke.

 

 lankideek

 ez dute ulertzen

 zergatik

 hain atxikia naizen

 gure lurrari.

 

 arkaismo

 probintzial

 hutsa.

 

 lankideak

 nitaz mesfidatzen dira

 politizatuegia

 ematen dudalako.

 

 arkaismo

 errebendikatibo

 hutsa.

 

 hau dena aldatu nahi nuke

 

 noizbait

 kokatuko naizela

 errepikatzen didate

 hortik iraganak diren

 lankide adaptatuek.

 

 10.

 

 Odolak

 ikusmena ezeztatuz

 begien zuria

 hantzen badigu ere,

 negarrek

 mintzoa trabatuz

 lokatza ezpaineratzen

 badigute ere,

 bihotzak

 entzumena ukatuz

 leizean jotzen

 badu ere,

 zainek

 hunkimena kartzelatuz

 gorputza estekan

 badatxikate ere,

 ikarak

 sendimena gal eraziz

 geroaren segurantza

 hobiratzen badigu ere,

 

 sekulan

 

 ez gara

 

 errendituko...

 

 sekulan ez...

 


inprimatu