inprimatu
Kassak
Izenburua:
Kassak
Sinadura:
Birago Diop
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Birago Diop

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
29

Kassak

 

Birago Diop

 

 Leopold Sedar Senghor-i

 

 Lurrari odola dario,

 nola bular batetik

 ixurtzen den esnea

 sartalde kolorekoa den

 esnea gorria da,

 sablea odolez elkor

 zerua negarrez ari da

 haurra bezala.

 

 Nork ote baliatu zuen hoyau iluna?

 

 Arraunaren zirtean

 ura eresika dabil,

 pirogeak uraren besarkada

 plainitzen du,

 hiena, hesia pasatzean

 elorrietan ziztatu da,

 eta beleak bere zaurian

 luma hautsi du.

 

 Nork ote baliatu zuen hoyau* iluna?

 

 *hoyau : flauta afrikar mota bat.

 


inprimatu