inprimatu
Harmattan
Izenburua:
Harmattan
Sinadura:
Amadou Lamine Sall
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Amadou Lamine Sall

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
28

Harmattan

 

Amadou Lamine Sall

 

 Mundua borrobilkatzen eta makurtzen duen

 harmatanaren gezurra

 kolorezko adiskidetasun eta krimeen aitorpen

 goretsian

 zurekin joango naiz bide eskaini guztietarik,

 libertatearen lehen urratsak sufrantzen ertzeetan

 landatzera,

 etxerik eta kalerik gabeko hiriak altxatuko ditugu,

 kartzelarik eta herrarik gabekoak,

 izenik edo titulurik gabeko gizonak jin ditezen

 lo egitera,

 amodio eta bakeaz aparte

 sortzeaz beste bataiorik ez dute gizakumeek.

 


inprimatu