inprimatu
Zergatik...
Izenburua:
Zergatik...
Sinadura:
Itxaro Borda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
54

Zergatik...

 

Itxaro Borda

 

 zergatik

 larruari josi ziguten

 gure gorputzen oinarrizko ahalgea?

 

 harroegiak ginelako

 norbaitek

 gizonen batek noski

 heziko gintuela azpimarratu zuten.

 

 zergatik

 kurutzefikatu gaituzte

 balizkako bidean abiatu baino lehen?

 

 eskerrak oraino bizirik atera garelako.

 

 baina zorionik ez dugu nehoiz jastatuko.

 


inprimatu