inprimatu
Exilium tremens...
Izenburua:
Exilium tremens...
Sinadura:
Itxaro Borda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
11.zk.
Orrialdea:
38

Exilium tremens...

 

Itxaro Borda

 

 suak erretzen gaitu

 bizitzekotan

 infernua nahi dugu.

 

 Aitor eta Mari

 gure arbasoak dira,

 hala ere

 umezurtz senditzen gara

 noren faltaz?

 

 denak ados dira

 euskaldun jatorrak eta erdaldunak

 herri honek ez duela

 zaharren hildo zuhurretik

 nehoiz atera behar.

 

 bortizkeria guzien kontra

 izateko ordez

 mila aldiz hobe da

 bat hautatu ondoan

 haren aurka jotzea.

 

 gero eta urrunago

 joateko gogorik ez baldin badugu

 ez ditugu sekulan

 kartzelatzen gaituzten hormak

 hautsiko.

 

 ez direa konturatzen

 fandangoa

 norma zehatzen arabera

 dantzatzen dutenean

 emeki hiltzen ari direla?

 

 bertsoak entzun.

 liburu errexak irakur.

 atzerriak madarika.

 euskara salba...

 presondegi bakarra

 euskaltasunak

 dakarren

 kontzientzi ona.

 

 ilargia ebatsiko dugu?

 aber...

 elizak zartaraziko ditugu?

 aber...

 hemen dabiltza

 aber... tzaleak

 eta mirakulurik ez da izango.

 

 traidoreak bezala

 eramango gaituzte

 nehoiz bekaturik egin ez duenak

 igor biezagula lehen harria,

 besteek segituko dute.

 kultura bakoitzak bere morala du...

 

 suak erretzen gaitu

 bizitzekotan

 infernua nahi dugu...

 


inprimatu