Ilargi beteko gauean...
Itxaro Borda
ilargi beteko gauetan, westernetako antiheroe hor-
dien colt herdoildua eskuan datxikat, dalda-
rez, mendekatuko naiz, burdinezko kutxa
herabeetan dauden arrosak lapurtzeko, ban-
koetako bitrina espantorosak hautsiko ditut,
formarik gabeko aditza naizela dirudit, mai-
te zaitut, eta, finitzeko bala bat tiratzen naiz
bi begien erdian.
ilargi beteko gauetan, mila aldiz egiten dut mundu-
aren itzulia, bake pixkat aurkitzearren, edo
hamabost bizitza desberdinetaz janzten naiz:
behin, diamante trafikante nabil Botswanan;
gero, kataklismoak erre lurretan mad max
delakoaren sekretario pertsonala naiteke;
eta azkenik, puta merke naiz, Paramariboko
Jimmyren taberna lizunean.
ilargi beteko gauetan, "ni" debekatuz hantu hiz-
kuntza metalikoen sistemak eraikitzen di-
tut, nortasun galgarrien sintaxiak, destroy
filosofiaren gramatika krudelak, ezaren nor-
nori-nork minberak, bizi naizela amesten
dut, amets bezala diraut.
ilargi beteko gauetan, urruneko mendi urdinak su-
tan dakuskit, gelako leiho irekitik, love new
look, nola jakin zer ordu den, denboraren
oinarrizko ezaugarriak errautsetan airatzen
zaizkit, zigarreta pizten dut, eta hauxe kli-
txea, kearekin zure irriak, zure ezpainak,
zure bularrak marrazkitzen ditut.
ilargi beteko gauetan, bai ala ez, ez dakit ordea, za-
lantzan nago, dudatzen dut, bosgarren estai-
atik salto eta kitto!, maitea nekatua naiz:
ez ditut itsasoaren garrasiak aditzen hemen-
dik.
ilargi beteko gauetan, heriotz gutizia dut...