inprimatu
Iparragirreri
Izenburua:
Iparragirreri
Sinadura:
Itxaro Borda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
30

Iparragirreri

 

Itxaro Borda

 

 bihotzak ahal balu

 ortzaizea lau haizeetarik

 mendiz eta tradizio zaharrez

 mugatua duen herrialde hau

 utziko luke zalu...

 bihotzak ahal balu

 basamortu lehorrenera eraman

 lezakeen lehen trena

 hartuko luke...

 

 baina urretxuko bardo sufritua

 bihotzak zer dezake

 burua eta sabela erabiltzen den

 garai honetan...

 bihotzak ez dio: "zoaz euskal herrira!"

 bihotza muturik dago.

 gaizo iparragirre!

 


inprimatu