inprimatu
Mahiz
Izenburua:
Mahiz
Sinadura:
Itxaro Borda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
29

Mahiz

 

Itxaro Borda

 

 artoherri

 gure herri zabal

 ertameriketako

 mahiz jainkosa

 udaro

 izerditan

 ederki ohoratzen dugu.

 artoherri

 gure herri hustu

 hemen

 bizidun baino

 artozango berde

 gehiago dago.

 artoherri

 gure herri galdu

 hemengoak

 jadanik

 euskalduntzat

 ez dauzkate.

 alta

 artoherri

 gure herri galdu

 hustu

 zabal...

 

 artoherri

 gure herri urre:

 iraztorrak eta xarak gorritzen direnean

 haize hego hatsetan

 artozango kiskailduek

 esperantza uzten ez duenaren abesti

 minkorra

 kantatzen dute.

 

 eta artoburu zurituen

 xurikin beroen artetik

 bihi horiak galduaz

 hustuaz

 zabalaz

 haurdun gelditzen dira...

 artoherri luze

 amikuze

 


inprimatu