inprimatu
Euskal Herrian euripean
Izenburua:
Euskal Herrian euripean
Sinadura:
Itxaro Borda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
34

Euskal Herrian euripean

 

Itxaro Borda

 

 eder da

 euskal herrian euripean,

 busti eta disdiratsu;

 ura hosto legorretan

 urre eta zilar

 kantaka lerratzen da

 euskal herrian

 euripean,

 hor gaude.

 

 helburutik ezeko bide hutsetan

 gabiltza ilunabar umietan

 euskal herriko kaletan

 bizkaian edo nafarroan,

 patxaran basoak edanez kuraia hartzeko

 euri ttorttak, zigarretak eta ogitartekoak

 erdizka partekatuz

 euskal herrian

 euripean.

 

 ahantzi nahi dugu

 beharrezkoak ez garela,

 zainetan buru gibeletik,

 sua bezala erretzen gaituen

 heriotzerako gutizi nagia...

 

 euskal herrian

 hor gaude

 euripean

 kafe azkarregiak aho zokoan

 uzten duten gustu beltzean,

 eta Caporal tabakoaren usain

 segitzaleen lainoan galdua

 adiskidantza baino gehiagoko

 zorotasun debaldezko batean.

 hor gaude

 euripean

 euskal herrian.

 


inprimatu