inprimatu
Lights time
Izenburua:
Lights time
Sinadura:
Itxaro Borda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
24

Lights time

 

Itxaro Borda

 

 taberna ketsuan

 mahaindua,

 Samuelek bere parrean

 bisian bis(bis)

 neska, ilun, pentsati eta

 beltzaran bat

 ikusi zuen

 bakarrik

 zagola.

 

 zigarro "lights" bat erre nahiz

 su bila bazabilkeela asmatu ondoan

 pentsatu zuen, pentsatu

 orain, mementoa zaitekeela!

 eta, zangain bermaturik

 neskaratu zen, eskatuz:

 -norbait idurikatzen duzu?"

 "bai... tenorea" ihardetsi zion,

 -"a! barkatu... uste nuen..."

 Samuel urrundu zen

 deus ez balitzan

 bezala...

 

 halaz egia,

 halatan ez zen gezurtia:

 tenorea etorri zitzaionean

 zutitu

 

 eta

 

 abiatu

 

 zen,

 neska...

 


inprimatu