inprimatu
Atetan nago
Izenburua:
Atetan nago
Sinadura:
Urkiaga, Esteban (Lauaxeta)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urkiaga, Estepan

Argitalpena:
Euskerazaintza.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
8

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Atetan nago

 

Lauaxeta

 

 ("Lauaxeta"k Gasteiz'ko espetxean, il aurrean idatzitako olerkia)

 

 Goizero zagoz nere atetan;

 oi ots goxoa biotz muņetan!

 Iretzat ditu Jainkoak

 goiz neskatxaren usoak?

 

 Egun sentia baņo lenago

 nere txaki au dirdiraz dago.

 Norbaiten begi niniak

 antz artzen ditu argiak.

 

 Baņa ots meia, zer nai didazu?

 -Ixil, enetxo, Jauna nazazu.

 Adats ederrok intzetan

 maite-min nabil atetan.

 

 Lotan ziņala zure ortuan

 belar ta zugatz busti nituan.

 Ikusi euren ederra,

 zurez dute, ba, eskerra.

 

 Zut nadin, Jauna, didar goxora

 eta zut nagon zure mintzora!

 Ostro-tartez, ixil-ixil,

 zure ats xamurra bebil.

 

 Betarte orrein pake argira

 ibar ta landa edertu dira.

 Oin garbi orrein urratsak

 joranez ditu loratzak.

 

 -Enetxo, zabal zure atea

 ta izanen dezu eder betea.

 Landan baņo garbiago

 eder au barnetan dago.

 

 Sar zaite, Jauna, etxe-barnera,

 poza dator, ba, Zugaz batera.

 Eta zure Arnas deunak

 bete begiz biotz-muņak.

 

 (1937)


inprimatu