inprimatu
Txepetxa
Izenburua:
Txepetxa
Sinadura:
Otaņo, Pedro Maria (Katarro, Pello Maria)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaņo, Pedro Maria

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
61.zk.
Orrialdea:
1

Txepetxa

 

Otaņo'tar P.M.

 

 Askotan esan izandu dute

 gizon ikastun argiyak

 nola pixtiyak izan litezken

 gure erakuslariyak;

 erlia da bat aipatzen dana,

 o! zer lan arrigarriyak

 jartzen dituzten gure aurrian

 onek eta txingurriyak!

 txepetxak berriz erakusten du

 ainbeste nota aik biyak.

 

 Euskal-lurreko txoriyetan dan

 txikitxuena da bera;

 gaztaņ kolore bakarrekua,

 nai bada ez da ederra:

 begi argiyak, buru xanpala,

 moko tentia aurrera;

 Gorputza motxa, anka laburrak,

 xaltokako ibillera;

 xalapartako egalariya

 eta kantari ergela.

 

 Txotx batek aisa jasoko luke

 nola karga gutxi duan,

 baņan gustatzen zayo jartzia

 adar sendoxiaguan;

 amildu arren ez leike galdu

 dakielako eguan,

 baņan arkitzen baldin bada ere

 burnizko aldamiyan,

 iru lau aldiz xanpatutzen du

 seguru ote daguan.

 

 Udaberriko lendabiziko

 kabiya txepetxarena

 azaldutzen da ta ezaguna,

 goroldiyozkua dena;

 arbol gerriyan, untza tartian

 du lekurik maitiena,

 ta gizon askok ikusitzian

 irixpirian daguena,

 esan oi dute: Ązer konfiantza,

 txori txar onek dubena!

 

 Ta edozeņek esan lezake

 berari begiratzian;

 arretarikan ez dadukala

 egin leyoken gaitzian;

 ez-iduriyan ark kabiyari

 beste zulua atzian

 egiten diyo, andik joateko

 aurrerakua tapatzian;

 erakutsiyaz pentsa zagula

 nola atera sartzian.

 


inprimatu