On Fidel Lezarraga jaunari
Otaņo, P.M.
1
On Fidel Lizarraga, atenditu beza:
bedorrengana gatoz soņu eta dantza,
ezaguturiz dala, komeni dan gauza,
ematia merezi duben alabantza.
2
Juan dan aspaldiyan desiotan geunden
gure alkate jauna ikusteko emen;
eziņ konsideratu progatu baņo len,
erri au zertaraņo konsolatu duben,
5
Jakiņik bedorrekiņ kontentuz gaudela
ezgaitu utzi biar bakarrik berela,
gu emen geldituko gerade bestela
artzayikan ez duben ardiyak bezela.
4
Bedorren anparua, gauza biarrada
bakarrik gelditzia guretzat tzarrada
zuzen argi egingo digun izarra da
onorez beterikan Fidel Lizarraga.
5
Erri onen karguba aurten artubadu
gradu andigua-re merezituba du;
probintzi onek ondo luzituko badu
oraiņ alkate da ta laster diputadu.
6
Fidel ikusi naya, emen bazeguan
joan dan aspaldiyan espera genduan;
ez berriz gugandikan apartera juan;
danok bizi nai degu bedorren onduan.
7
Bedorrengana oso itzutubak gaude
aurrera ala izango gerade;
gertatzen baldin bada zerbait nobedade
gurekiņ konta beza kuidadorik gabe.
8
Biba on Fidel jauna, gure nagusiya:
gradu ori daduka ondo mereziya;
biba gero segitzen diyon justiziya,
Jaunak diyela urte askoko biziya.