inprimatu
Filipinako Aberrian Aitari
Izenburua:
Filipinako Aberrian Aitari
Sinadura:
Otaņo, Pedro Maria (Katarro, Pello Maria)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaņo, Pedro Maria

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
143.zk.
Orrialdea:
9

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Filipinako Aberrian Aitari

 

Otaņo, Pedro Mari

 

 Zure omena baņo lenago

 desegingo da brontzea.

 Opa zaiguzu talluntz eder au

 maitaro agurtutzea.

 Agur, Legazpi, zuk nai zenduen

 Urdanetak laguntzea,

 guztiyen onran elkarturikan

 ezpata ta gurutzea.

 

 Kolon ta Magallanes,

 Elkano altsuak,

 ta beste milla izen

 kondairan jasuak,

 illak eta biziyak,

 lur ta itxasuak,

 alaitzen ditu gaurko

 egun doatsuak.

 

 Begiratzen diyote

 beren lagunari,

 Zumarraga'ko seme

 ospatsu danari,

 Filipinak beretu

 zizkana "amari"

 euskaldunen onda dan

 Legazpi jaunari.

 


inprimatu