inprimatu
Españolak eta moruak
Izenburua:
Españolak eta moruak
Sinadura:
Otaño, Pedro Maria (Katarro, Pello Maria)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaño, Pedro Maria

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
38.zk.
Orrialdea:
241

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Españolak eta moruak

 

Otaño, P.M.

 

 1

 

 Erdi lotan bezela

 joan dan aspaldiyan,

 iñoren parragarri

 geunden Españiyan,

 argatikan moruak

 ausardi aundiyan,

 artu nai zuten legoi

 zarrak oñ azpiyan

 ta gaztiak azaldu

 zaizkate kabiyan.

 

 2

 

 Zar itxuran daguen

 legoya tximutzat,

 artuko zuten bada?

 ¡oyek astaputzak!

 Berak nola diraden

 animali utsak,

 izan arren Koran ta

 Maoma laguntzat,

 astinduko dizkate

 txilabako autsak.

 

 3

 

 Españiyan biyotzak

 dauden txit jasuak,

 legoya esnatu du

 tximu erasuak,

 baleudezke seguru

 joan diran gaxuak,

 ayentzako dauzkala

 beren gurasuak:

 malko bat illentzako

 bizintzai besuak.

 


inprimatu