inprimatu
[Bertso batzuk]
Izenburua:
[Bertso batzuk]
Sinadura:
Otaņo, Pedro Maria (Katarro, Pello Maria)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaņo, Pedro Maria

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
35.zk.
Orrialdea:
222

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Bertso batzuk]

 

Otaņo, P.M.

 

 Ameriketatik etorri, eta, bere etxeko atia joaz, osaba Jose Bernardori abotik-abora botia, oroiturik nola berak illoba aruntz joaterakoan esan ziyon kantuz:

 

 "Oraiņdikan an dago, jayo ziņan oya..."

 -Osaba baldiņ ez badaduka

 eiteko aundiyen bat or

 gizon bat dago bedorren galdez,

 ate ondoraņo betor:

 bedorrek ondo dakiyena da

 agintzen dana dala zor;

 bera jayo zan oyaren billa

 illoba orantxen dator.

 

 Goye aipatzen dan osabarekiko partietan, abotik abora botatako bat, aditzalliak ikasiya:

 

 -Agur nere osaba ta parientiak

 ariyo adiskide ta lagun maitiak

 pena ematen dit zabek utzita joatiak;

 berriz etortzen banaiz ez itxi atiak.

 

 Abotik abora, leku ta aldi banatuetan botatako batzuek, aditzalliak ikasiyak.

 

 Trekurenian

 

 Fermiņak ura bota dit deskuidatu-ta

 eta utzi nau indar geyenak gendu-ta;

 baņan nik esperantza ez daukat galdu-ta

 oztu dubenak aisa berotuko du-ta.

 

 Miserikordiko Maisuari

 

 Amerikara nua nere borondatez

 aspertu naizelako emen suertez;

 onetara ezkero juan biar dot naitez

 emen gelditzeirenak ondo bizi bitez.

 

 Treku-enian

 

 Iņulabarrerako asten gera iņoiz

 esanaz etzera joan biar degula goiz

 baņan eziņ giyatu gerade arrazoiz

 muaduko algera...; baņan ez dakit noiz.

 


inprimatu