Patxi Altuna'ri
Olea, I.
-1-
Bertso batzuek eskeñi nairik
nator Altuna tar Patxi,
asko ez nuan pentsatzen baña
orra aukera iritxi.
Nik uste «hache »orri bideak
zenizkiozula itxi,
eta bestien esanetara
al zer, zu ere jetxi?
-2-
Egiña dezun liburu baten
berri eman zidaten bart,
berrri buruz entzunak ditut
amaika iritzi apart;
zorigaiztoko «hache» dala ta
zergaitik ainbat zalapart.
zuk ez dakit nik baiña euskerak
laster egin bear du zart.
-3-
«Hache'rik» gabe naiko lan badu
gaur euskeraz ikasteak,
zer onura du len zaillak ziran
lanak zaillago uzteak;
premirik gabe, ai, guretzako
geuk dakarzkigun kalteak
ni bai arritu maixu jaun batek
gauz oiek ez ikusteak.
-4-
Txomiñ Agirrek dion bezela
euskeraz txukun idazten.
jakin liteke pasa ezkero
orduerdi bat ikasten.
Baitia len garbi zeuden bideak
orra oraiñ asi nasten,
ori eginda gure izkuntzak
zer ote du irabazten?
-5-
Esango dezu zuk ez dezula
gure izkuntza nai galdu,
baiña «Euskera ire laguna»
len «hache» gabe zan saldu.
Eta zuk atzo erakutsia
gaur nola dezun zapaldu,
oraiñ idazten jakin nai dunak
berriz asi bear al du?
-6-
«Hache» eskuan dezula zatoz
gaur, izkuntza babestera,
joan al zer, lengorik ezer
nai ez dutenen aldera?
Oraiñ artean olako gabe
bizi izan da euskera,
guk ere noizbait esan dezagun
bagera edo ez gera!
-7-
Euskerak arnas estua dauka,
danok gaude igerrita,
au ikusita dakiguna da,
ez iñun irakurrita;
baiña zer gabiltz sendagai oiek
kanpotikan ekarrita
lore gaixo bat indartu nairik
zabor artean jarrita?
-8-
Batzuek nundik orreztuko ta,
besteak nundik zailduko.
era orretan ez degu iñoiz
euskerarik indartuko;
zu ere asi al zera orain
nundik zintzurra lotuko.
bide ortatik ez dezu, Patxi.
iltzen dagona piztuko.
-9-
«Hache» premizko duala oso
izkuntzaren batasunak,
entzunak gera era ortara
mintzatzen zitzaizkigunak.
Euskerarentzat ez du kalterik
orri garbi erantzunak,
ez dizkiola «hache'k» kenduko
dituan estutasunak.
-10-
Zu ere «hache»-zaleetara
eroria azkenean,
zutik egoten lan da ekaitzak
astintzen gaituanean;
ez al zekizun zer gertatzen dan
ezta-baiña bat danean?
arrazoirikan ez duan ura
arroena geienean.
-11-
Bertsolariak «hache'rik» gabe
euskera idatzi zuten,
baiña zertako egongo gera
berritxu aiei entzuten;
zuek ez egiñ jaramonikan,
eskolarik ez baizuten,
ia jakintsu danon artean
lenbaailen iltzen dezuten.
-12-
Oraingo zure liburu onek
eman didan eztenkada,
bertsolariak orra azaldu
trixte bere biozkada.
Aita Altuna, egiaz dizut
nere barruan kezka da,
euskerarentzat ez ote dan au
azkenengo mazokada?