inprimatu
Joxe Olaizola ill da...
Izenburua:
Joxe Olaizola ill da...
Sinadura:
Olea Ariztimuño, Inozentzio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olea, Inozentzio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
330.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Joxe Olaizola ill da...

 

Olea, I.

 

 -1-

 

 Berri trixte bat zabaldua da;

 ill da Joxe Olaizola!

 esan liteke Euskalerria

 lutoz jantzia dagola.

 Joan da gure urretxindorra,

 utzi du ariñ kaiola,

 atsedenezko askatasuna

 Jaunak eman dezaiola.

 

 -2-

 

 Egun auetan zure omenez

 «Agur Jaunak» aditzian,

 alako poz bat nabaitutzen det

 Joxe, nere biotzian;

 zeruan ere abestuko da

 ori, nere iritzian,

 euskaldunen bat zure ondora

 irixten dan bakoitzian.

 

 -3-

 

 Pitxi polit bat galdu degu ta

 emen gaude danok kezkan,

 ezpaitakigu orrelakorik

 lur onek besterik daukan.

 Bere abestiz gure biotzak

 pozez laztandurik zeuzkan,

 amets gozotan lilluraturik

 nola «Aurtxoa seaskan».

 

 -4-

 

 Zure animak astindua du

 katiatzen zuan larra,

 eta batean ezagutu du

 aingeruen irriparra.

 Baiña guretzat or utzi dezu

 zure doñu zerutarra,

 sekula ez da gau biurtuko

 ez, zure «Illunabarra».

 

 -5-

 

 Egunak dira «Urte-leloak»

 entzuten egon nintzala,

 esango nuke animarentzat

 baretasun bera dala.

 Musikan zure aunditasuna

 an bai nabarmentzen zala,

 eziñ ukatu, Euskalerria,

 gogoz maite zenduala.

 

 -6-

 

 Ez dakit ziñan bertsolaria,

 edo ziñan olerkari,

 nik ezin bada neurriak artu

 zure lan ugariari;

 bizitz guzia pasa zenduan

 biotz xamurrez kantari,

 ziñan guzia eskeiñi nairik

 Euskalerri kuttunari.

 

 -7-

 

 Zerat aundirik gabe egiñak

 orra makiñatxobat lan,

 Euskalerriak igerri dio

 zure musikari zer dan.

 Gutxi dakit da, gauz aundirikan

 nik ezin dezaket esan.

 bakar bakarrik, ao zabalik

 nola entzun izan dedan.

 

 -8-

 

 Noizean beinka sortu oi dira

 zu beziñ gizon jatorrak,

 apaltasunez aberastuak,

 langille mardul, bizkorrak.

 Zu gabe utzi bagaitu ere

 alabear derriorrak,

 beti-betiko emen ditugu

 zure doñu illezkorrak.

 

 -9-

 

 Euskalerria utzi bearra

 iritxi zitzaizunean,

 zure anima aske, egaran,

 or goira eldu zanean;

 besterik gabe zeruan sartu

 ote ziñan zuzenean?

 Ala, parean jiratxoren bat

 eman da ondorenean?

 

 -10-

 

 Dudarik gabe, zure lan ori

 eskertuko du geruak,

 ainbat goxatu du gure lur au

 zure maitasun beruak.

 Ni ziur nago beste lagun bat,

 badutela aingeruek,

 baiña izar bat gutxiago du

 Euskalerriko zeruak.

 


inprimatu