inprimatu
Denbora pasa inguratzian
Izenburua:
Denbora pasa inguratzian
Sinadura:
Olea Ariztimuņo, Inozentzio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olea, Inozentzio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
199.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Denbora pasa inguratzian

 

Olea, Inozenzio

 

 -1-

 

 Denbora pasa inguratzian

 erriko bolatokira,

 zer atsegiņa nabaitzen dedan

 joku onixe begira.

 Mundu onixe begira,

 Mundu onetan zergatik juan

 poz ondoren urrutira?

 Jolas paketsu patxarazkuak

 onuragarri badira,

 amaika grazi ixuri ditu

 Jainkoak Euskalerrira.

 

 -2-

 

 Oraindik bazter gozo askuak

 badauzkagu eskuetan,

 sinisten errez ez bada ere

 bizi geran egunetan.

 Oietan ez da iskamillarik

 baizik pakea benetan;

 orra begira lilluraturik

 sarri zer pentsatzen detan,

 zorion bera babestu dala

 gure bolalekuetan.

 

 -3-

 

 Begira dauden guziak alai

 nai dutenak trabesean,

 iņortxo ere ez da ikusten

 denborik ezin pasean;

 gogaipenarentzako lekurik

 ez baita biotz asean,

 Etxetik kanpo ibilli gabe

 atsegiņen amesean,

 saiatu bertan oitura zarren

 itzal eta babesean.

 

 -4-

 

 Bola biribill ao zabala

 ikusi or jostalari,

 gure oituren maitale danak

 alaitu nairik kantari.

 Bere doņuak pozten balitu

 bezela brillak dantzari;

 zenbat poztasun berezi sortzei

 zaizkan emen biotzari,

 sentimenturik duana bertan

 biurtzen da ameslari.

 

 -5-

 

 Esku-zulo dun bola bat eta

 brillak dira bederatzi,

 auetatik al diranak bota

 ta ezin diranak utzi;

 abildadeak badauka emen

 indarrak ainbat garrantzi,

 begira nola ikuskizun bat

 gauz gutxiz liteken jantzi,

 ala ere txit jolas polita

 dala diot nik iritzi.

 

 -6-

 

 Bola jokua ain da garbia

 ez du korapillo txarrik,

 trebea danak motel tartetik

 irtengo du bai bakarrik.

 Azpikeri ta tranpak ez dute

 bolatokian indarrik,

 Ikusten al da ezin konpondu

 ta ezta-baida zakarrik?

 Auzi gabeko lekuan berriz

 ez da epaille bearrik.

 

 -7-

 

 Lenengotikan eman ezean

 kurpill edo egiera,

 bolak aguro igestuko du

 berak nai duan aldera.

 Baztarrak joaz eziņ iņola

 iritxi brilla artera,

 Ondo pentsatzen jarri ezkero

 gizonok orlaxe gera:

 Gaztetan gaizki ezi ezkero

 nola zuzendu zartzera?

 

 -8-

 

 Bolari danak izkuntz bat dute,

 gozo, errugabekua,

 kondaira baņo lenago Jaunak

 guretzat sortutakua.

 Apala beziņ maitagarria

 ez al da bolajokua?

 Euskaldun danok zaletasunez

 babestu bearrekua,

 gure euskerak bolatokitan

 baitauka gordelekua.

 

 -9-

 

 Bolaritzaren geroa ez da

 agertzen guztiz illuna,

 zorionean gazteak ere

 badute zaletasuna

 esan liteke beteko dala

 bolari zarren utsuna

 auxe da gauz bat bene-benetan

 poza ematen diguna,

 Euskalerrian oitura batek

 badula etorkizuna.

 

 -10-

 

 Nabarmena da gidari jator

 eta zuzenak daudela,

 bolajokua orren indartsu

 etzan egongo bestela.

 Bolariok bai alkartasuna

 txia gogoko dezutela,

 gure oituren mesederako

 jarrai zazute onela,

 artzaiak eta artaldeak bat

 egiten duten bezela.

 

 -11-

 

 Bolatokitik bolatokira

 sarritan zabiltzatenak,

 zuek zerate Euskalerriko

 semerikan zintzoenak.

 Gure izkuntza eta oituren

 zaindaririk leialenak,

 ospe aundiko kirolarien

 arteko etzeratenak,

 baņa euskaldun danon gorantzak

 merezi dituzutenak.

 

 -12-

 

 Adiskide ta lagun maiteok,

 Legazpiko bolariak,

 agindutako erantzun ura

 au du zuen eskariak.

 Nere almenak nola ez diran

 bear beziņ ugariak,

 barkatu irten ez badidate

 apaiņ edo dotoriak,

 beti nai luken dana ez baitu

 egiten bertsolariak.

 


inprimatu