inprimatu
Atso ezaiņa
Izenburua:
Atso ezaiņa
Sinadura:
Mogel, Juan Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mogel, Juan Antonio

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
V
Orrialdea:
44-45

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Atso ezaiņa

 

Mogel, Juan Antonio

 

 "Atso azal tximur begi gorria,

 bizartsu baltza eta sur andia,

 argal, makur, erren, larogei urtekoa

 eta aoan agin bakoa.

 

 Bestetik, barriz, zan piztaz betea

 ta zuri eukana ulea;

 betseiņetan zirudian katua,

 bizarretan sagua.

 

 Ezin zantar ezaiņago izanik,

 eztau entzun nai alan danik.

 Diņo: "Zer da au? Betor espillua

 ikusteko neure burua".

 

 Ikusten dau, bada, zuzen egia.

 Espillu guzurtia!

 Diņo: "Emon yat barre egiteko

 eta ez neu nazana esateko;

 dago espillu au txarto egiņik.

 

 Guzur uts! Ene matralla zuria

 non dok? Non azal leun-garbia?

 Ik gau baltz egiten deustak eguna;

 eguzki argia, illuna:

 bela baltza, eperra;

 ezainduten dok ederra.

 

 Neskatxi gazteak dozak zartuten,

 gorputz liraņak makurtuten;

 ausiko aut ausi, ostikopean

 ez aut eukiko, ez, etxean.

 

 Bakotxa bizi dau bere zoroak,

 orixe dirausku atsoak.

 Ez dogu ezautu gura burua,

 ez entzun egia diņonik,

 ez siņistu berba onik:

 eta ausi nai da espillua".

 


inprimatu