inprimatu
Orain bi mila urte inguru
Izenburua:
Orain bi mila urte inguru
Sinadura:
Lujanbio Retegi, Jose Manuel (Txirrita)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lujanbio, Jose Manuel

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
648.zk.
Orrialdea:
7

Txirrita

 

  (Jarraipena)

 

 Larrosa baņo zabalagoko

 Gure zazpi probintziyak

 Baratza eder bat bezela zeuden

 Guziyak lorez jantziyak

 Lau Espaņian morroi gaudenak

 Iru or ditu Frantziya'k

 Gizon gaizto bat dala mediyo

 Ondatu giņan guziyak

 Beste munduan ikusten badet

 Eman biaizkat graziyak.

 

 Persegituak izandu gera

 Joan dan zenbait urtian

 Asko zebiltzan agindu nairik

 Kantabria'ko partian

 Mantxa gabeko lora ederrak

 Estalirikan lurpean

 Errespetua guardatzen zuten

 Lartaun emen zan artian

 Oraindik ere denbora dago

 Berriro saya gaitian.

 

 Geren sallari segi zayogun

 Ez bestetara mugitu

 Motiborikan asko badaukat

 Ongi esan nai banitu

 Ni engaņatzen ez baldin banaiz

 Euskalerriyak banitu

 Kantabriaren izena ere

 Nai ez dutenak aditu

 Zazpi senide aita batenak

 Ezin gerade unitu.

 

 Zazpi senide aita batenak

 Danak euskaldun garbiyak

 Tubal zarraren artaldetikan

 Banatutako ardiyak

 Aiten aitona nungoa zuten

 Ez dakitenak erdiyak

 Utzi ditzagun bide illunak

 Billa ditzagun argiyak

 Beti-betiko bere izena

 Izan dezan Kantabriyak.

 

 Beren idea beste gauzarik

 Ez daukatenak buruan

 Gaurko egunian alako asko

 Baditugu inguruan

 Esaten zaye Kantabria onek

 Bere jabia nor duan

 Kontra egiten asten zaizkigu

 Setosuaren moduan

 Geren anayak ez ditugula

 Esan gentzake orduan.

 

 Baldin egiyaz egiņa bada

 Aurreko zuzen-papera

 Zazpi probintzi euskarazkoak

 Kantabriatarrak gera

 Nere biyotzak daukan asmoa

 Beti dijoa pakera

 Bide askotatik martxa zuzenik

 Ezin gentzake atera

 Onena zein dan ongi neurtuta

 Bildu gaitezen batera.

 

 Zazpi senide aita batenak

 Egotea emen triste

 Fortunatu da desgrazi batez

 Baņan ez genduan uste

 Maitatzen dute etorri dana

 Besteren gauzaren eske

 Egunen batez asarre xamar

 Ikusi bear gaituzte

 Jakin dezaten bagerala gu

 Izena geran ainbeste.

 

 Mundu onetan ezin bizi ta

 Ez degu joan nai bestera

 Gezurra esanda ez dago andik

 Etortzerikan ostera

 Arrazoi gabe eman ziguten

 Lege kontrako jazkera

 Gaņera berriz kontari daude

 Galduko dala euskera

 Gogor egiten ezbazayote

 Oyentzat aņa ez gera.

 

 Kolka txarraren azpiyan dauden

 Txito urrikalgarriyak

 Amarretatik bost iltzen dira ta

 Beste bostak elbarriyak

 Pizti gaiztuen bildurrez beti

 Gora begira jarriyak

 Indar gutxiko gorputzak eta

 Suspiriyuak larriyak

 Kastigu onen mendian bizi

 Gera gaur Euskal-Erriyak.

 


inprimatu