inprimatu
Neska zar gaztia
Izenburua:
Neska zar gaztia
Sinadura:
Lujanbio Retegi, Jose Manuel (Txirrita)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lujanbio, Jose Manuel

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
29.zk.
Orrialdea:
184

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Neska zar gaztia

 

Txirrita

 

 1

 

 Neska zar baten pasadizua

 iņork nai badu aditu,

 ni banegoke ixillik, baņo

 barrenak ezin kabitu;

 berrogei eta amabost urte

 gutxieneko baditu,

 parragarrizko kontuak dira

 ondo esango banitu

 

 2

 

 Edade orain gona motzakin

 ori da orren modua;

 zazpi errial kosta omenzayo

 afaitatzia burua,

 atze aldeko ille guziya

 bizar labanaz kendua,

 orain bistara azaldu zaigu

 len gordian egondua,

 garai onian abiyatu da

 engaņatzera mundua.

 

 3

 

 Dituan zimak urdindu zaizka

 eta gorbata gorriya

 aseri-larru baten erdiya

 dauka lepuan jarriya,

 sudurra berriz oso luzia,

 eta begiyaz larriya,

 auts koloreko ubel batekin

 amarratuba gorriya,

 poxpolo kajan paraliteke

 ain dago parragarriya.

 

 4

 

 Topo egin da beira jarri naiz

 sorgiņa zalako ustetan,

 igarri niyon kristaba zala

 asi zanian izketan;

 nik esan nion:-Gaur orla eta

 zer ote ziņan gaztetan?

 Erantzun ziran:-Esposatzia

 orain jarri maiz kasketan,

 nobiyo on bat billatzen dedan

 or izandu naiz festetan

 

 5

 

 -Beraz neskatxa gazte denboran

 gogorik ezta izandu?

 -Ez komenentzi aundirik ere,

 erdi negarrez esandu,

 okertu nitzan batekiņ eta

 geroztik ez naiz zuzendu.

 -Komenentzi bat jarriko dizut,

 ontzat artuko bazendu,

 ni ere oraindik soltero nago,

 naizu nerekiņ ezkondu?

 

 6

 

 Nik edadia aitortuko det

 bautismuan dan bezela,

 jendiak esan ezdezan iņor

 engaņatzen gabiltzala,

 irurogei ta beatzi urte

 alde xamar gabiltzala

 Ark eman ziran errespuesta

 neretzat franko itzala,

 gero egongo giņala, baņo

 bastante zarra nitzala.

 


inprimatu