Zure gudariak
Jauregi, Koldobika
Etorri zaigu gure Bakalduna.
Portu zaitezte: Bera da zoruna.
Aulentzat, indarra,
otzantzat, garra,
gaxoarentzat anai ta laguna.
Poztu bai, zuek gudari lerdenok,
udan sartzeko pozez zaudetenok.
Guda irrintzia entzun da mendian
ta alkartu dira baserri ta urian
gaizkile lapurrak...
gure etsai andurrak
Jaunaren kaltez gorroto bizian.
Baņan ez izan beldurrik gogoan,
bai daukagu-ta Bakalduna alboan
¨Zer dagiteke gu-kaltez gaxoak?
Zer dagiteke, ba, beren besoak
ezpata zorrotzaz,
suz ta eriotzaz
gukin gudatzen ba-du Jaungoikoak?
Poztu, ba, zuek gudari lerdenok
gudan sartzeko pozez zaudetenok.
Atozte onuntz Jaunaren aurrera
gogor ekiten emen ikustera.
Indartu, eskuak
ta artuta izkulluak
ekin guziok Jaunakin batera,
ekin zabaltzen aurrera bidea
izan dedintzat ludia Berea.
Ara etsaiak ikaratu dira.
Begira zuen ezpaten dirdira
ikusi ta, igesi
Mendi arri-esi
muru ta baso utzi ta illundira.
Poztu, mutillak, eldu da ekaitza:
poztu gurea da-eta garaitza.
Begira zenbat dagozten zuen zai
negar ta negar ots-egiten Jaunari:
negarrok txukatu,
estuntzak askatu
etsaien kaltez jarri oro ernai
Gudako neke ta atsekabe gaitzak,
zuentzat bitez betiro emaitzak.
Loiolatarren odola garretan
daramazute biotz ta zaņetan:
ezpata eskuan
indarra besuan
¨zertaz, ba, beldur gudaka latzetan?
Guda gaitza da gure etorkizuna:
begira nor dan gure Bakalduna.
Bakaldun ori, beira gudariok
gudari-burniz Zeorrek jantziok,
Emaiezu indarra,
indar Zerutarra
izan deiztentzat Zure maitatiok.
Arki ditzala, arren, guda-ostean
gure gorpuak Bere ikurrinpean!