inprimatu
Zeruko nere Amari
Izenburua:
Zeruko nere Amari
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
11.zk.
Orrialdea:
120

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zeruko nere amari

 

Jauregi, Luis

 

 Ene Amatxo,

 nere Zeruko Amatxo...!

 Berriz Zugana

 nator naigabez ta gaxo.

 

 Etsai gaiztoak

 puskau didate biotza:

 nere alboan

 ikusi det eriotza.

 

 Ots-egin dizut:

 Amatxo errukitsua...!

 Eta maiteki

 luza didazu eskua.

 

 Zaurietatik

 odola dariodala

 natorkizu, ai!

 guztiz aul eta makala.

 

 Tristura beltzen

 erdian daukat anima...

 Zoritxar ontan

 noruntz joko nuan, ba, Ama?

 

 Ama zera-ta,

 Amaren biotza dezu

 semearen zai

 zaude beti errukitsu.

 

 Nabaitzen zaitut,

 Amatxo, nere alboan...

 Aur bat bezela,

 artu nazazu besoan.

 

 Estu nazazu

 Zure kolko maitetsuan

 erre nazazu

 Zure Biotzaren suan.

 

 Ta Zure eskutik

 ez nazazu beņere utzi

 aurtxo txikia

 bezela, zaitu, Ama, ni.

 

 Bestela, etsai

 beltzak ilko nau betiko,

 ta, Ama maitea,

 betiko zaitut galduko.

 

 Orixe baņo,

 iltzea nai det nayago...

 Mundu ontatik

 eraman, ba, ni lenago...

 Zure besotan, Amatxo...!

 


inprimatu