inprimatu
Umea ta loretxoa
Izenburua:
Umea ta loretxoa
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
49.zk.
Orrialdea:
12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ume ta loretxoa

 

Jautarkol

 

 Loretxo bat bein ikusi nuan

 elurtartean basoan:

 burua makur, otzez dardaraz

 errukigarri zegoan.

 

 Artuta nere asnaz beroaz

 berotu nuan gaxoa,

 eta neguko loretegian

 eman nion lur gozoa.

 

 Goiz-goizetikan joan oi-nintzan

 loretxo ura zaintzera,

 ardiak bildots jaioberria

 zaindu oi-duan antzera.

 

 Beste loretxo anai artean

 azi zan mardul ta alaya

 ta inguruetan zabaldu zuan

 bere edertasun ta usaya.

 

 Udan euzkiak musuka sortu

 zituan lore guziak,

 mendi-zelaitan izoztu zitun

 bat-batez negu gorriak.

 

 Baņan ez nere loretegian

 sartu negu-buru zuri,

 ta uda-berrian bezelaxe an

 lorak usaitsu ta guri.

 

 Gero neonek baratz-lurrera

 banaka aldatu nituan

 ta tira neonek eman oi-nien

 euzkia sartu-orduan.

 

 Uda-berriko eguzkiaren

 musu maitetsu-beroaz

 edertu ziran eta baratza

 bete zan usai gozoaz.

 

 T'elurtartean basoan nik beiņ

 jaso nuan lore erkiņa

 izan zan gero nere baratzan

 lore danen erregiņa...

 

 Udara jun da gure artetik,

 igesi doaz txoriak,

 nere baratzan izoztu dira

 lore eder ayek guziak.

 

 Baņa, neguko loretokiko

 loretxo ayei, begira:

 loretxu oyek, lore eder ayen

 seme-alabatxuk dira.

 

 Ez deritzazu, amaika umentzan

 ŦGazte-Elkarteaŧ izan dela

 elur-tarteko lorearentzat

 loretegia bezela...?

 


inprimatu