inprimatu
Umea ta loretxoa
Izenburua:
Umea ta loretxoa
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
97.zk.
Orrialdea:
1

Umea ta loretxoa

 

Jautarkol

 

         Errenderiko "Gazte-Elkarteari"

 

 Loretxo bat bein ikusi nuan

 elurtartean basoan.

 burua makur, otzez dardaraz

 errukigarri zegoan.

 

 Artu ta nere asnas beroaz

 berotu nuan gaxoa,

 eta neguko loretegian

 eman nion 1ur gozoa.

 

 Goiz-goizetikan joan oi nintzan

 loretxo ura zaintzera,

 ardiak bildotx jayoberria

 zaindu oi duan antzera.

 

 Beste loretxo anai artean

 azi zan mardul ta alaya

 ta inguruetan zabaldu zuan

 bere edertasun ta usaya.

 

 Udan euzkiak musuka sortu

 zituan lore guziak,

 mendi-zelaitan izoztu zitun

 bat-batez negu gorriak.

 

 Baņan ez nere loretegian

 sartu negu-buru zuri,

 ta uda-berrian bezelaxe an

 lorak usaitsu ta guri.

 

 Giro neonek baratz-lurrera

 banaka aldatu nituan

 ta ura neonek eman-oi-nien

 euzkia sartu-orduan.

 

 Uda berriko eguzkiaren

 musu maitetsu beroaz

 edertu ziran eta baratza

 bete zan usai gozoaz.

 

 T'elurtartean basoan nik beiņ

 jaso nuan lore erkiņa

 izan zan gero nere baratzan

 lore danen erregiņa...

 

 Udara jun da gure artetik,

 igesi doaz txoriak,

 nere baratzan izoztu dira

 lore eder ayek guziak.

 

 Baņa, neguko loretegiko

 loretxo oyei, begira:

 loretxu oyek, lore eder ayen

 seme-alabatxuk dira.

 

 ***

 

 Ez deritzatzu, amaika umentzat

 "Gazte-Elkartea" izan dela

 elur-tarteko lorearentzat

 loretegia bezela...?

 


inprimatu