inprimatu
Ume batek zeruko bere amari
Izenburua:
Ume batek zeruko bere amari
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
161.zk.
Orrialdea:
1

Ume batek zeruko bere amari

 

Jautarkol

 

 Ama, zer dala-ta ote daude igartuak

 ainbeste gogoz nik bildutako loreak,

     nik bildutako loreak?

 

 Oiek al dira, bada, pozkiro nik atzo

 or jarritako lore liraiņak, Amatxo,

     lore liraiņak, Amatxo?

 

 A! Zenbat aldiz egunabarran alaiki

 oiek biltzen naiz nere baratzan ibilli

     oiek biltzen naiz ibilli!

 

 Eta bai pozez nintzala, Ama, etxeratzen,

 Zutzat zirala sortatxo aiek pentsatzen!

         Zutzat zirala pentsatzen!

 

 Ama, zergatik ba, ote daude igartuak

 alako gogoz nik bildutako loreak?

         Zergatik daude igartuak?

 

         Olaxe nion nere artean

         nere loretxo liraņak

         Zure alboan Ama, ikusirik

         orririk gabe ta igarrak.

 

         Ta bat-batean aingerutxo bat

         nere aintziņan jarririk,

         begi maitetsu, Zeru-irribarrez

         auxe esan zidan xamurki:

 

         "Iņoiz igarten ez diran lore

         liraiņ-ederrak nai-ituzu?

         Ara, ba, ugari zure biotzan

         sortzen ta aunditzen zaizkitzu."

 

         Zeruratu zan aingerutxoa,

         eta ordutik Zuretzat

         miņaren miņaz atera ditut

         biotz-barrundik, banaka.

 

         Begira itzazu... Oraindik ere

         odola dariotela...

         Kapitu zaitez nere uskeriaz

         ta artu izkidazu, bada, Ama.

 


inprimatu