inprimatu
Udazken eresia
Izenburua:
Udazken eresia
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1930
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
139.zk.
Orrialdea:
102

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Udazken-eresia

 

Jauregi, Luis

 

 Ixil-ixilik dago basoa,

 illotzik bezela...

 Ego-aldetik murmurka dator

 aizetxo epela...

 Osto bat ere ez, kabi bat ere ez

 zugaitz-adarretan...

 Txori bat ere ez kantari beko

 errekatxoetan.

 

 Euzki epelak ia uxatu du

 goizeko laņoa...

 Zugaitzetatik dario oraindik

 goiz-lanbro-malkoa...

 Osto ori-igarrak negarrez dabiltz

 batetik bestera,

 aterpetxo bat arkitu nairik,

 eskalen antzera.

 

 Udaberriai bizitza alaia

 darion bezala,

 udarazkenak berekin dakar

 eriotz-itzala.

 Il-antza dauka, ez dago illotzik

 benetan mendia:

 bere erraietan gordeta dauka

 bizitza-iturra.

 

 Eriotzaren sabel ustelan

 bizitza antxe dago:

 betiko bizi al izateko

 il bear lenago.

 Zorioneko Fedea, bizi

 nere biotzean:

 zu gabe ¨zerk ni poztu nezake

 eriotz-aurrean?

 

 Argia zera ta itxaropena

 da zure laguna.

 Itxaropenik gabe bizitza

 bai bizitza iluna!...

 Euzkirik gabe, laņo tartean

 dagoan basoa,

 leize-zuloan negarrez dagon

 umezurtz gaxoa.

 

 Sasi jankintzaz arrotutuko

 jakintsu gaiztoak

 gure artean ere ba-dabiltz

 zabalik besoak.

 Euskal-Erria, ez artu oien

 laztan gezurtia,

 bestela zugan agortuko da

 bizitza-iturra...

 

 Ixil-ixilik dago basoa,

 illotzik bezela...

 Dilin-din-dalan artaldetxoa

 atzetik duela,

 artzar-mutilla txistuka dator

 alaiki mendira...

 Euskaldun onak oraindik ere

 benetan ba-dira.

 

 Udazkenaren ondoren Euskal-

 udaraberria

 ¨ez ote digu jaunak emango?...

 ¨Ametsa... guzia...?

 Auzpez jarrita jaunarengana

 jasorik besoak,

 ixil-ixilik otoitz luzean

 dirudi besoak.

 


inprimatu