inprimatu
Udaberria
Izenburua:
Udaberria
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1928
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
114.zk.
Orrialdea:
279

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Udaberria

 

Jauregi, L.

 

 Negu-lozorrotik

 esnatu da lurra:

 mendi-egaletan

 urtu da elurra,

 

 Jolasean dabiltz

 bildotsak soroan:

 asi da kukua

 kantari basoan.

 

 Otza ba-dijoa

 etxetik igesi:

 piztu dira udare,

 sagar ta gerezi.

 

 Beste lurraldetik

 eldu da txoria:

 lorez eta abestiz

 josi da mendia.

 

 Lanean soroan

 kantari gazteak:

 eguzkitan alai,

 amona-agureak.

 

 Baserri-aurrean

 jolas dagi aurrak:

 pozez zaunga dagi

 alboan zakurrak.

 

 Bizitzak musuka

 piztu du lur illa:

 Maitaleak, poztu...!

 eldu da Orrila.

 

 Udaberria, udaberria,

 ama emakoi kutuna!

 Ixuri gugan zure bularren

 esne sendakor leguna.

 

 Mendi-gaņetik ikusi zaitut

 etortzen gure artera,

 usai gozozko janzki zuriaz,

 eregiņ baten antzera.

 

 Zelaitik-zelai ibili zera

 loraz jositzen zelaia,

 ta ibar ta mendi, nun-nai zabaltzen

 zure janzkien usaia.

 

 Zure etorrera nabaitu dute

 seaskatxotan aurtxoak,

 ta sotondoan otzez dardaraz

 zeuden agure ta atsoak.

 

 Zure etorreraz, kabia-eiteko

 txoriak alkartu dira:

 agurka zuri, txaloka daude

 gazteak zuri begira.

 

 Agur eta agur, udaberria,

 ongi etorri gugana:

 ez, arren, guri ukatu gaurtik

 zure musu ta laztana.

 

 Ixuri gugan-zure erraietan

 dakartzun emaitz bizia;

 izan zu gure sukaldetako

 zorionezko euzkia.

 

 Izan-aurtxoen zoragarria.

 agureentzat, bizitza.

 gazteentzako, maitasunezko

 ilargiaren dirditsa.

 

 Zure besarkaz berotu, arren,

 gure Erriaren biotza:

 urtu, oraindik bular-gaņean

 ai! daukan neguko izotza.

 


inprimatu