inprimatu
Txantxangorria
Izenburua:
Txantxangorria
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1930
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
136.zk.
Orrialdea:
54

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Txantxangorria

 

Jauregi, Luis

 

 Udazkena zan. Basoa illotzik

 bezela zegoan.

 Osto ori-igarren artean artzai-

 -txabola basoan.

 

 Artzai-txabolan txantxangorri bat

 bizi zan pakean,

 biotz-barrengo poz-naigabeak

 kantari goizean.

 

 Ixil-ixilik zegon basoa,

 bakarrik txoria:

 iņork etzuan entzuten aren

 kanta bioztia.

 

 Elurra ari zun ta ia ixildu zan

 basatxoritxoa.

 Zuen txaloak entzun ta orain

 ibai pozez gaxoa!

 

 Il-arte noski ekingo dio

 eresi zarrari,

 t'euskal-basoa esnatuko du

 goizetan kantari.

 

 Zugaitz batetik-bestera txio

 udaraberrian,

 udaran txio errekaldeko

 sasi amestian.

 

 Txio ta txio jarraituko du

 txantxangoritxoak:

 urretxindorren kanta sorgiņik

 ezin du gaxoak.

 

 Arranoaren egorik ez du

 egiteko egan:

 Euskal-Erria esna-azitzea

 ez dago beregan.

 

 ­Urrtxindorraren eztarria ta

 arrano egoak

 ba leuzka zuek maite dezuten

 basatxoritxoak...!

 

 Orduan noski, ez litzake ilko

 Euskaldun-Erria:

 zutik jarrita entzungo luke

 aren eresia.

 

 Baņa, aizkideak, ez naigabetu:

 ba-dator eguna.

 Laister jaioko da olerkari

 ziņez euskalduna.

 

 Bitartean ni, orain bezela,

 Altzo'ko basotan

 arituko naiz poz-naigabeak

 ixurtzen bertsotan.

 


inprimatu