Spes unica
Jauregi, Luis
Kalbario'ko menditik bera
jende-taldea
ixil-ixilik dijoa...
Goian, negarrez lau emakume
ta gurutzea...
Bertan illotzik Jainkoa.
Zugaitz donea, Maitasunaren
iges-lekua,
Altsuaren garaipena...!
Zugan zintzilik illotzik dagon
Frutu santua
bizitza da, ta kemena.
Zu bai-benetan gizaldientzat
eskutukia,
Zugaitz betiro ezea...!
Samiņa zera... ta biotzentzat
zera eztia:
aula... ta indarrez betea;
illotza zera... ta animarentzat
zera bizia,
zorion-poza ta ustea.
Aurra nintzala, zure oņetan
jartzen niņuan
nere amatxo santuak:
ortxe lenengoz, zure oņetan
entzun nituan
Artzai Onaren txistuak.
Gazte nintzala, nere alboan
griņa piztiak,
orruka nituenetan,
zeuk, zeuk bakarrik eusten niņuzun,
indar berriak
pizturik nere zaņetan,
ta zeuk sendatu ekaitz-ondoren
nere zauriak
barkamen-ur-eztietan.
T'olio santuz igurtzitako
nere eskuetan,
Zu, gaur, nere poz bakarra:
zu, gaur neretzat magal beroa,
t'ezbearretan,
ezti-kutxa zerutarra.
Zugaitz donea...! Sendoro sartu
zure sustraia
nere biotz-barrenean:
eriotz-arte neretzat izan
izar alaia
bizitz-aldiko gauean:
izan, arren, Zu, nere poza ta
nere ezti-gaia
eriotz-ordu latzean,
ta nere azken-begiratua
eta azken-naia
artu zure magalean.