inprimatu
Semearen naya
Izenburua:
Semearen naya
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
[100].zk.
Orrialdea:
55

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Semearen naya

 

Jauregi, Koldobika

 

 Ama, odei-tartetik

 illargi itunak

 bialtzen ditu bere

 izpi legunak,

 ta itxaso barearen

 gain urdinean

 dirdits-egiten dute

 leyar gañean

 eguzkiak bezela.

 ­Oi! itxasoan

 gogor ari diranen

 biotz gogoan

 ­a ze maitasun-poza!

 ­a ze kemena!

 illargi-izkitxu aubek

 sartzen dutena!

 Gau illunean gogor

 ludi-itxasoan

 ari zeraden orren

 biotz-gogoan,

 sortuko al ditu gaur

 poz eta indarrak

 neurritz aubetan dirdits

 dagin maitasun garrak.

 


inprimatu