inprimatu
Oroipena
Izenburua:
Oroipena
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
26.zk.
Orrialdea:
17

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Oroipena

 

Jauregi, Koldobika

 

 Ama maite bat ikusi nuan lengoan

 samur laztantzen bere semetxo kutuna.

 Ama, zarra zan bañan arpegi gozoan

 igartzen ziran lengo indar-edertasuna.

 

 Negarrez zegon eskatzen bere altzoan

 zeukan semeai laguntza ta maitasuna.

 ­Ama gaxoa! Egaka bere alboan

 an-or zebillen pozez eriotz ituna.

 

 Ta bat-batean seme txarraren eskuan

 aizto zuria dirdizka ­ai! ekusi nuan,

 eta ama zarra azken-asnasetan lurrean.

 

 Miñaren miñaz mindu zan nire gogoa:

 ta ura ikusirik esan nun nire artean:

 «Ola nire Amai sartu zioten aiztoa.»

 


inprimatu