inprimatu
Oroigai aztu-eziņa
Izenburua:
Oroigai aztu-eziņa
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
73

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Oroigai aztu-eziņa

 

Jautarkol

 

 Anota'ko erritxoan,

 alai ta tente muņoan,

 Ateaga basetxea,

 oroigai zarrez betea.

 

 Ezta jauregi, gaztelu,

 ala aberats bizileku,

 bai kristau-etxe langille,

 ate-zabal maitatzalle.

 

 Urteak etorri ta juan,

 bizirik daukat barruan,

 oroigai aztu-eziņa,

 maite-irudi atsegiņa.

 

 Jaun onak nere bidean

 -bizitza-gau illunean-

 piztu zun izan argia,

 Ateaga baserria.

 

 Izerditan, estu larri,

 aterpe baten egarri,

 itxaropenez betea,

 jo nuan bere atea.

 

 Etxeko jaun eta andreak,

 -maitez, errukiz beteak-

 semetxo baten antzean

 sartu niņuten etxean.

 

 Ateaga, zabal, maite,

 nolaz aztu nik il-arte...?

 Ua atseden, babes toki,

 itzal gozo, ma le-kabi...!

 

 Aiek egun, egun aundi,

 zortzi egun maitagarri

 oroi maitez igurtziak,

 baiņa, bildurrez josiak!

 

 Urbil, sua ta ekaitza,

 -asarre-gorroto gaitza-

 nere kaia ta aterpen,

 Ateaga basetxea.

 

 Nere oroigai kutuna,

 aztu ezin dan laguna...!

 Bertsoz jantzia pakean,

 bizi adi milla urtean...

 euskera bizi artean...

 


inprimatu