inprimatu
Nere Aurtxoa
Izenburua:
Nere Aurtxoa
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
97.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere aurtxoa

 

Jauregi, L.

 

 I

 

 Seaskatxo polit bat

 ba-det nere etxean,

 ta Aurtxo Jesus eder bat

 seaska-gaņean.

 

 Beti Zerurontz beira

 ditu begitxoak,

 goruntz jasota beti

 bere besotxoak.

 

 Pozezko irripartxo bat

 beti ezpaiņetan;

 bere ointxo zuriak

 beti jolasetan.

 

 Oņetan muiņ-eginda

 jun oi-naiz etxetik:

 muiņ berogoik ez da irten

 nere biotzetik.

 

 Etxera bezin laister,

 seaskara noa:

 ta Aurtxoantzat lenengo

 nere muiņ beroa.

 

 Betzat oerakoan

 muiņ azkenekoa,

 jeiki orduko, betiz,

 betzat lenengoa...

 

 II

 

 Atzo negarrez arkitu nuan

 bere seaskan Aurtxoa...

 Negar-zotinka egon zitzaidan

 egun osoan gaxoa.

 

 ¨Zer dezu, Jesus, nion negarrez,

 nork egin dizu pupua...?

 Ez egin negar... ­Esan, ai! arren,

 zerk zaukan naigabetua...

 

 Begi maitetsuz begira niņun,

 t'erantzun zidan negarrez:

 ĢNere Mexico kendu didate

 nere albotik indarrez...

 

 Berriz nerekin ikusi-arte,

 noletan egon ni parrez...

 Otoitz, Kristauak, otoitz ta negar...

 Otoitz, danok biotz-garrez...!

 


inprimatu