inprimatu
Mendiko Artzaia
Izenburua:
Mendiko Artzaia
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1920
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
100

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mendiko artzaia

 

Jauregi, Koldobika

 

 Artzai gaxoa

 ­Mendi-tontorrean, maitasun-su garrez

 aituz dijoa!

 txabola zara

 elurrez josi da ta itzali ez, bere

 biotz-txingarra!.

 

 Mendian alai

 bi artzaitxu gazte bizi ziran gogor

 ekiņaz lanai,

 txabolbatean

 tal-esne bat biok, anaiak lez jaten

 bildots-artean.

 

 Gaztaiņ-aroan

 arratsalde batean sua egin dute

 txabol-alboan

 eurrez; elurra

 ari dala ta; iges doan otsoari

 zaunka zakurra.

 

 ¨Zergatik baņo

 gaur bestetan legez abes ez dagite

 nekatzeraņo?

 Iņoiz ez ainbait

 ardi eta arkume erail ote-ditu

 otsoak nunbait?

 

 Ez, ezta axuri

 aul baten odolik ere pizti txarrak

 ez du-ta ixuri.

 Bat dago miņez

 maitetasun-miņez, bestea itun berriz

 itun ­bai ziņez!.

 

 Miņez ta iņolaz

 ezin gizaxoa-ezertxok sendatu:

 bere txabolaz

 aspertu dala

 esan du azkenez ta menditik bera

 bai-dijuala.

 

 ­Artzai gaztea!

 ¨Bai ote dakik, ba, zer dan artzaiantzat

 txabola uztea?

 Bere kabiko

 berotxoa utzita txori gaztetxoa

 ¨nola biziko?

 

 Anaiangana

 txabola aunetara eldu zan bein baten

 Miren laztana.

 ­A neskatilla!

 ­Bai ziņez sorginak lilluratu gero

 gure mutilla!

 

 Berak bidean

 bildutako lorak eman artzaiari

 sorta batean!

 berak ekarri

 iturritik ura ta arentzat taloak

 erretzen jarri.

 

 ­Ura artsaldea!

 ­Mendi-tontorreko bi artzaien poza

 ta naigabea!

 ­Egiz anaiak

 izango zirala biok, uste nunbait

 gure artzaiok!

 

 Baņa sorgiņak

 Arzai-bioizera bota ikatz biziak

 t'ezpal ariņak

 eta jolasez

 piztu ta bizkortu txingar bizi ura

 bere arnasez.

 

 Ta gero alai

 jun etxera utzi-ta mendian mutilla

 bere eskuan zai

 ta ­gezurti!

 beste bati eman artzaiarentzat zan

 esku zuria.

 

 ­Ator euria!

 itzali gaurgero gure aitzaiaren

 txingar bizia.

 ­Aize egal gorri!

 orruka geiago ez sua indartzera

 arren, etorri.

 


inprimatu