inprimatu
Lourdes'ko Uso Zerutarrari
Izenburua:
Lourdes'ko Uso Zerutarrari
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
31.zk.
Orrialdea:
83

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lourdes'ko uso zerutarrari

 

Jauregi, Koldobika

 

 Arkaitz zalea zera

 ziņez, Usotxo ori

 arkaitz ortan kabia

 dezunean jarri.

 

 Arkaitz-zale ba-zera

 entzun, ba, gaxo oni

 arkaitz bat nai dizu-ta

 Uso, erakutsi.

 

 Antxe ­bai-giņakela,

 gu biok zorion!

 Entzun, arkaitz ori, ba,

 Usotxo nun dagon.

 

 Mendi-mendian dago

 baso-illun zokoan

 eguzkiak gutxitan

 jo oi-duan zuloan.

 

 Pizti zakar batzuek

 bakarrik mendira

 noizean-bein orroika

 etorri oi-dira.

 

 Udan eguzki gutxi,

 neguan elurra,

 ta uda-negu otz, bertan

 izanik egurra.

 

 Ta alare belar txarrez

 dago oso josia.

 ­Au arkaitza Zuk bertan

 jartzeko kabia!

 

 Atoz mendi-mendiko

 arkaitz illunera,

 Zure-begien argiz

 berau argitzera.

 

 Uda-negu otz-dagin

 aitzera atoz, Uso.

 Zukin elurretan be

 izango da bero.

 

 Ta jarri bertan ere

 iturri bizia

 ito dezantzan nire

 biotz-egarria.

 

 Atoz, atoz, lenbaitlen,

 zulo otz onetara:

 atozkit, Uso, nire

 biotz arkaitzera.

 


inprimatu