inprimatu
Lore ederrenak
Izenburua:
Lore ederrenak
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
30.zk.
Orrialdea:
69

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lore ederrenak

 

Jauregi, Koldobika

 

 Baña ¨noletan igartu dira nik atzo

 or jarritako lore liraiñak, Amatxo.

 lore liraiñak, Amatxo.?

 

 ­Amaika bider egunabarran alaiki

 nire baratzan oyek biltzen naiz ibilli,

 oyek biltzen naiz ibilli.!

 

 ­Eta urraturik nire esku-oñak arantzez

 etxeratu naiz, Zutzat zirala-ta pozez

 Zutzat zirala-ta pozez!

 

 Bada ¨noletan igartu dira nik atzo

 or jarritako lore liraiñak Amatxo,

 lore liraiñak, Amatxo.?

 

 Olaxe nion

 nire artean

 nire loretxo

 liraiñak

 Zure alboan

 Ama, ikusirik

 orririk gabe

 ta igarrak.

 

 Ta bat-batean

 aingerutxo bat

 nire aurrean

 jarririk,

 begi maitetsu

 Zeru-iribarrez

 auxe esan zidan

 samurki:

 

 «¨Iñoiz igartzen

 ez diran lore

 lirain-ederrak

 nai-ituzu?

 Ara, ba, ugari

 Zure barruan

 sortzen ta aunditzen

 zaizkitzu.»

 

 Zeruratu zan

 aingerutxoa:

 eta geroztik

 Zuretzat

 miñaren miñaz

 atera ditut

 biotz-barendik

 banaka.

 

 Begira itzazu

 oraindik ere

 dariotela

 odola.

 Kupitu zaitez

 nire uskeriaz,

 ta artu izkidazu

 gaur, Ama.

 


inprimatu