inprimatu
Lo-gabe!
Izenburua:
Lo-gabe!
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1920
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
63-64

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Lo gabe!

 

Jauregi, Koldobika

 

 Lo-dagi aurrak bere seaska beroan,

 lo artzaitxoak bere txabola zarrean,

 lo-dagi jaunak bere jaun-etxe erosoan,

 bidaztiak lo-dagi bide-bazterrean...

 ­ta ni lo-gabe nire oe biguņean!

 

 Lo-dagi mur-mur dagila itxasu otzanak,

 lo egaztiak amaren ego-azpian,

 lo-dagi baņo beltzez-estalita aranak,

 lore usaitsuak lo-dagi loretegian...

 ­ta ni lo-gabe emen nire oe gurian!

 

 Ator, lo ezti ori, nire begieta,

 ator maitekor ire besarka eztiaz

 laztan nazaken oraindik gaua dek-eta.

 Ire altzoan eguzkiak bere izpiaz

 esna nazala goizean bizmen berriaz.

 

 Ire musua bai-lezaiokek ukatu

 gau-eztiraņo dantza ta jolas bizian

 ibilli danai, naiz ta negarrez eskatu

 ire laztan bat. Utzi zak bere oyian

 bere barrengo kezkaz burruka gorrian.

 

 Ez, baņon, iņoiz ukatu ire laztana

 eguna lan ta neketan igaro-ostean

 bere begiak gauan atsege iregana

 zuzentzen ditun gaxoai. Arrats luzean

 ba, ¨utziko-ote nauk logabe nire oean?

 

 Ator egaka ba, nire oe albora

 etorri oi-dan bezela gotuts Goikoa

 negarrez dagon aurraren seaskatxora.

 Ator edatu nire gain gaur ire egoa

 ta amak aurrari lez eman niri pa beroa.

 

 Bai-lezake egin negar eskale gaxoak

 aterik ate dabillenean eskean.

 ¨Ez al-da baņa, benetan zoruna loak

 ganbara zarran edo bide bazterrean

 bere besotan gozoki artzen dunean?

 

 A ugatik bere kabira txoritxoa lez,

 ta amaren bular eztira legez aurtxoa

 ire altzora etorri oi-dek negarrez

 iņun arkitu ezin lezaken beroa

 an arki-nairik, eskale umezurtz gaxoa

 

 ­Eriotz antzoi! Eu aiz gizon-atsedena

 eriotza dan lez onarentzat emaitza.

 Ator, emaikek ire besotan kemena,

 egunez jasan dezantzat giza-ekaitza.

 Ator, ez izan nirekin ain biotz-gaitza.

 

 Lo-dagi aurrak bere seaska beroan,

 lo artzaitxoak bere txabola zarrean,

 lo-dagi jaunak bere jaun-etxe erosoan,

 bidaztiak lo-dagi bide-bazterrean...

 ­ta ni lo-gabe nire oe biguņean!

 

 Lo-dagi mur-mur dagila itxasu otzanak

 lo egaztiak amaren ego-azpian,

 lo-dagi baņo beltzez estalita aranak

 lore usaitsuak lo-dagi loretegian...

 ­ta utziko ote-nauk logabe oe gurian!

 


inprimatu