inprimatu
Legortea
Izenburua:
Legortea
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
130.zk.
Orrialdea:
164

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Legortea

 

Jauregi, Luis

 

 Ba-datoz baserritarrak,

 gizon sendo ta andre zarrak

 goiz-goizean elizara...

 bete da eliz txikia...

 ezkillaren ots bizia

 zabaldu da emen ta ara.

 

 Aldare-nausi-aurrean

 asi da otoitz luzean

 apaiz jauna belauniko.

 Erria otoizka dago:

 "Ez gera, Jauna, geiago

 Zure kaltez ibilliko".

 

 Asi da prozesioa...

 Gurutzea aurretik doa

 ta San Ixidro ondoretik:

 banaka mutil ta aitonak,

 erdian eliz-gizonak,

 andreak berriz, atzetik.

 

 Buruak makur gizonak,

 erdi-negarrez amonak,

 otoizka apaiza kantari:

 "Entzun gaur gure eskaria;

 aren, bear dan euria

 biali gure erriari"...

 

 Ba-doaz baserritarrak,

 gizon sendo ta andre zarrak

 baserrieta lanera:

 pozik eta alai dijuaz

 itxaropenaren suaz,

 ume zintzoen antzera...

 

 Jauna,urrutitik etorri dira

 batean otoitz-eitera,

 ta aien otoitza entzute-arren,

 erdian Zu egon zera.

 Ikusi zaitut antxen erdian

 Artzai onaren antzera.

 

 Itxaropena Zugan jarrita

 itzuli dira etxera.

 Aldendu, bada, gure zigorra,

 txikien Jaun biozbera,

 ta atoz lenbailen gure soroen

 egarri au asetsera.

 


inprimatu