inprimatu
Legortea
Izenburua:
Legortea
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Yakintza.
Urtea:
1934
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
18

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Legortea

 

Jauregi, Koldobika

 

 Ba-datoz baserritarrak

 gizon sendo ta andre zarrak

 goiz goizean elizara.

 Bete da eliz txikia.

 Ezkilaren ots bizta

 zabaldu da emen ta ara.

 

 Aldare nausi-aurrean

 asi da otoitz luzean

 apaiz jauna belauniko.

 Erria otoizka dago:

 "Ez gera, jauna, geiago

 Zure kaltez ibiliko".

 

 Asi da prozezioa...

 Gurutzea aurretik doa

 ta San Ixidro ondoretik:

 banaka mutil ta aitonak,

 erdian eleiz gizonak,

 andre ta neskak atzetik.

 

 Buruak makur gizonak,

 erdi negarrez amonak,

 otoizka apatza kantari:

 "Entzun gaur gure eskaria...

 Arren, bear dun euria

 bidali Zure erriari..."

 

 Ba-doaz bide zarrean...

 Sartu ziran-ermitean

 eta ixilik Meza asi zan...

 Berriz, eskari beroaz

 bide zarretik ba-doaz

 ta sartu dira eleizan.

 

 Ba-doaz baserritarrak

 gizon sendo ta andre zarrak

 elizatik baserrira:

 ilun eta alai dijuaz

 itxaropenaren suaz

 lur legorrari begira.

 

 Ta utstk ta ixilik eleiza

 geldi zanean, apeiza

 aldare nausi-arrean.

 auzpez luzean jarriaz,

 maitetasun gar biziaz

 gelditu zan otoitzean:

 

 "Jauna, urrutitik etorri dira

 batean otoik-etxera,

 ta aten otoitza entzute-arren

 erdian Zu egon zera.

 Ikusi zaitut emen gurekin

 Artzai onaren antzera.

 Itxaropena Zugan jarririk

 itzuli dira etxera.

 Aldendu, bada, Zure zigorra,

 txikien Jaun biozbera,

 ta atoz lenbailen gure soroen

 egarri au asetzera".

 


inprimatu