inprimatu
Legortea
Izenburua:
Legortea
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
44.zk.
Orrialdea:
277

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Legortea

 

Jautarkol

 

 1

 

 Ba-datoz baserrittarrak,

 gizon sendo ta andre zarrak,

 goiz-goizean elizara...

 Bete da eliz txikia.

 Ezkillaren ots bizia

 zabaldu da emen ta ara.

 

 2

 

 Aldare-nausi-aurrean

 asi da otoitz luzean

 apaiz jauna belauniko.

 Erria otoizka dago:

 «Ez gera, Jauna, geiago

 Zure kaltez ibilliko».

 

 3

 

 Asi da prozesioa...

 Gurutzea aurretik doa

 ta San Ixidro ondoretik:

 banaka mutill ta aitonak,

 erdian eliz-gizonak,

 andreak berriz atzetik.

 

 4

 

 Buruak makur gizonak,

 erdi-negarrez amonak,

 otoizka apaiza kantari

 «Entzun gaur gure eskaria...

 arren bear dun euria

 bidali zure erriari...»

 

 5

 

 Ba-doaz baserritarrak,

 gizon sendo ta andre zarrak

 baserrieta lanera:

 pozik eta alai dijuaz

 itxaropenaren suaz,

 ume zitsoen antzera...

 

 6

 

 Jauna urrutitik etorri dira

 batean otoitz-eitera,

 ta ayen otoiza entzute-arren,

 erdian Zu egon zera.

 Ikusi zaitut antxen erdian,

 Artzai onaren antzera...

 

 7

 

 Itxaropena Zugan jarrita

 itzuli dira etxera.

 Aldendu, bada, Zure zigorra,

 txikien Jaun Biozbera,

 ta atoz lenbaitlen gure soroen

 egarri au asetzera.

 


inprimatu