Jesus'lagundiko ita Migel Odriozola'ri bere meza-berri egunean
Jautarkol
Ona emen lengoko
zuen parrokua...
Burua zurituta,
argal ta zahartua...
Bertsolari zaizute
biurtu gaxua...
Entzun gaur sortu zaion
bertso maitetsua.
Aurtzarotik Migeltxo
mutiko prestua,
serioa ta azkarra,
ona, paketsua...
jesuita izateko
zirudin sortua,
amets ori baizuan
barnean sartua.
Berari laguntzeko
gertu zeukan aita,
Jabier'en sei urtez
ederki kostata...
Aitak Seminaioan
begiak jarrita...
Baņan, Migeltxok beti:
ez, ez... jesuita.
Orra or jesuita
ta apaiza egiņa...
baņan aita bezela
zera ogikiņa...
Aitak labean dagi
ogia biguiņa,
tal aldare-gaņean zuk,
Ogi atsegiņa.
Jesus bera zeruko
ogi biurtua,
bere indarrez iritxi
dezagun Zerua.
Bejondeizula, Migel!,
Zorion sutsua!
Izan Jesus'en lagun
trebe ta santua!
Orra, zuen semea,
Juxta, Joxe Mari,
Jainkoak goiko maillan
betiko du jarri.
Poztu, eman eskerrak!
Goiko Jaun onari...
Bera bedi ordaiņez
zuen poz ta sari.
|