inprimatu
Iziartxori
Izenburua:
Iziartxori
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1928
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
119.zk.
Orrialdea:
361

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iziartxo'ri

 

Jauregi, Luis

 

 Uso polita, euskal-mendiko

 usotxo zuri-garbia...

 ¨Noletan, ai! or, mirotz-artean

 jarri zenduan kabia?

 

 Negarrez zaude..! ¨Ez or arkitu

 uste zendun zorionik?

 Mirotzak ez du usoarentzat

 maitasun-laztan gozorik.

 

 Autsi lenbaitlen kezkaz t'oņazez

 lotzen zaituzten kateak;

 Utzi betiko zorigaiztoan

 artu zenitun bideak.

 

 Atoz, mirotzak lotan daudela,

 atoz, laisterka mendira,

 Oraindik ere beroa dagon

 zure baserri-kabira.

 

 Iturritxoan antxe dauzkatzu

 zure zai, beste usoak,

 Zuzen zerurontz egan-eiteko

 zabal-zabalik egoak.

 


inprimatu