inprimatu
Irudia
Izenburua:
Irudia
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1919
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
45

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Irudia

 

Jauregi, Koldobika

 

 Nire ibiltzan ler gaizto eginda

 atzo arratsaldean

 atseden artzen exeri nintzan-

 bide baztarrean.

 

 Gaua eldu zan ta abiatzera

 etxerontz nuala

 entzun oiu ta abesti-mur-mur

 nastu bat bezela.

 

 Gizozte-sengi-talde nabarra

 moltzoka nastuan,

 ­gora atsegiņa! oyuka nire

 bidetik zijuan.

 

 Ardo-zatoak zeramazkiten

 batzuk eskuetan,

 sua bestetzuk eta guziok

 lorak buruetan.

 

 Iņork bultzaka zeramazkila

 zirudin, aurrerax.

 bere ardiak, artzai sendoak

 damazkin antzera.

 

 Lore txorta bat eskeņi zidan

 gazte batek alai,

 ta ne-surretan jarri esanaz

 egiteko usai.

 

 -ĢEz dizkiņet nai arantza duten

 lorerik iņolaz.

 Ara gorririk nire biatzak

 oraindik odolazģ.

 

 Erantzun gabe bestien gana

 jun zan erdi-parrez,

 ta gaxo aien poza ikusirik

 ni berriz, negarrez.

 

 Etzan ikusten

 bide-lurrean

 nire etxeraņo

 lore zimel ta

 odola baņo.

 


inprimatu