inprimatu
Illobi elurtsuak!
Izenburua:
Illobi elurtsuak!
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
47.zk.
Orrialdea:
167

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Illobi elurtsuak!

 

Jauregi, Koldobika

 

 I

 

 Ildegi-aurretik

 igaro nintzan

 egun elurtsu-illun

 baten, Ilbeltzan.

 

 Txistuka sorbaldan

 zuela atxurra

 orduantxe eldu zan

 ortzalle zarra.

 

 Biok sartu giņan

 izketan barrura:

 oldoztun ta itun ni

 ta parrez ura.

 

 Zuri-zuri zeuden

 ardi-illea lez

 illobi guziak

 izotz elurrez.

 

 Eta esan nuan

 nire artean:

 ibai zuri ta garbi

 ziņez gaņean!.

 

 Ortzaleangana

 urbildu nintzan:

 illobi-arri bat

 kentzen ari zan.

 

 Eta esan zidan

 kendu-ostean:

 ­Bai ustel ta zikin

 ziņez barruan!.

 

 II

 

 Iltegitik-berontz,

 etxerakoan

 ardotegi baten

 ate ondoan.

 

 Agure ille zuri

 erdi mozkor bat

 birauka ikusirik;

 iltegiarat.

 

 Nire irudimena

 egaka jun zan,

 ta illobi-elurraz

 oroitu nintzan.

 

 Ta esan ere bai

 nire artean:

 ­Bai zuri ta garbi

 buru-gaņean!

 ­Bai ustel ta zikin

 biotz-barnean!

 


inprimatu